Entradas

Mostrando entradas de julio, 2010

Euskadiko Itsasoaren ataria

Imagen
Atzo ikusi nuen telebistan enpresa batek Donosti eta Bilboko itsas-hondoaren kartografia  garatu zuela. Enpresa AZTI-Tecnalia da eta bere weborriari birpasoa egiten, hezkuntzarako baliabide interesgarriak aurkitu ditut:
Biodibertsitatearen atalean, besteak beste,  gure itsasoko espezieak deskribatzen dira, aholkua batzuk ematen dizkigute, berriak, jardunaldiak eta artikuloak.  Halaber, zetazeoa ikusten badugu mapa batean kokatzeko aukera dago.Kostaldearen atalean arrantza, hondartzak, uraren analisiak, kutsadura eta itsas-dinamika protagonistak diraKlima aldaketak bere atal propioa du, oso interesgarria, Euskadiko informazioa ematen delako eta bideo polita ikusi ahal dugulako: "klima aldaketa Euskal Herrian: itsas maialren igoera"(17,45 minutu)Arraina eta osasuna: nutrizio eta kontserbazioari buruzko gaiakTeknologia: itsasoa ikertzeko teknologiak  Honetaz gain: marea-taula , arrantza-ren arautegia , itsas-energiei buruzko infografia eta euskal arrantzaleen memoria historikoar…

Elhuyarren Hiztegi Entziklopedikoa on line

Imagen
Elhuyar Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa 2009ko urrian argitaratu zen liburu eta CD-ROM formatuetan eta  euskaraz egin den lehena izan ze. Orain  on line ere eskuragarri dugu. 23.000 kontzepturen definizioak, dagozkien erdal terminoak (ingelesezkoak, gaztelaniazkoak eta frantsesezkoak), artikuluak, irudiak eta lagungarriak diren zenbait unitate daude.  50 eremuko informazioa eskaintzen du, honako alor nagusi hauetan multzokatuta: zientzia zehatzak, materiaren eta energiaren zientziak, Lurraren zientziak, biziaren eta osasunaren zientziak, teknologia eta gai orokorrak.Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa

Hizkuntz gaitasuna , zeri buruz hitz egiten ari gara?

Imagen
Azken bolada honetan Berritzegunean ikastaro bat prestatzen gabiltza. Ebaluazio diagnostikoaren emaitzak aztertu eta gero, gure Ikastetxeen hobekuntza plan gehienetan hizkuntz gaitasunak lehenengo postua duenez,  bakarra ez esateagatik, irailean ikastaro bat antolatzen ari gara. Nik batzuetan, eta ez dut inor mindu nahi,  hurrengo hausnarketa egiten dut:  Derrigorrezko Hezkuntzako curriculumaren % 33, 33 (periodiko huts) hizkuntzarekin zerikusi handirik duten arloak dira (euskara, gaztelania, ingelesa...)Arlo gehienetan, testu liburuetan proposatzen diren ea jarduera guztietan testuekin lan egiten da.Pedagogi Berrikuntzako lerro nagusien artean betidanik hizkuntz-programek lehentasuna  izan dute, beraz, ikastetxeko proiektu eta prestakuntza ugarik ibilbide hau jarraitu dute:  hizkuntz normalkuntza, hizkuntz proiektua, hizkuntz trataera bateratua, ingelesako sarrera goiztiarra,  ikasle berrien hizkuntz indartzeko programa, eleaniztasuna...Inoiz baino gaur egun izan dugu hainbeste haur e…