Entradas

Mostrando entradas de enero, 2011

Nire ikasgela irekia / Mi aula abierta

Imagen
Domingo Méndez oso irakasle ezaguna da Sarean   (Educación y TIC bloga , diapositibak...) Murtziako Jaime Balmes ikastetxeko irakaslea, matematika eta zientziak ematen ditu, bai ikasgelan, bai birtual moduan. "Mi aula abierta" bere proiektu elektronikoa da. Bertan DBHko 1. mailako matematika eta 1. et 2. mailako Natur Zientzietarako baliabideak bildu eta sailkatu ditu, gaiaz gai, guk ere aprobetzatzeko, batez ere arbela digitalean . Lan ederra.
Matemáticas 1º de E.S.O.
Ciencias naturales 1º de E.S.O.
Ciencias Naturales 2º de E.S.O.Berak bere esperientzia kontatzen du ITEko II. Topaketan:
Del Aula Virtual a la Webquest y al blog en el Colegio Jaime Balmes
En castellano pulsando "más información"

Ekuazio madarikatu horiek! / ¡Malditas ecuaciones!

Hau da abentura didaktika baten izenburua. Bere egilea, Mari Carmen Monzo irakaslea,  matematika egoera errealetara moldatzen saiatu da eta, horretarako bere ikasleei bidai birtual bat egitea proposatzen die. Bidaian zehar, lehenengo Madrilera eta gero Londresera, ekuazioari buruzko problema klasikoak planteatzen dira, baina, behintzat, testuingu batean kokaturik. Guztia wix.com aplikazioa erabiliz. DBHko 4. mailan erabiltzeko.

¡Malditas Ecuaciones!




Informazio-iturria: en marcha con las TIC

En castellano pulsando "más información"

Jedi Jardunaldiak / Jornadas Jedi

Ez da hemen aipatzen dudan lehenengo aldiz, pasa den ikasturtean hasi zirelako. Deustuko Unibertsitateko Telefónica- Katedrak antolatzen ditu eta hiru zatitan banaturik, publiko desberdinari zuzenduta. Martxoan Unibertsitateko ikasle eta irakasleak izan ziren berezoak, apririlean edozein irakasle eta azkenak, abenduan ospatuta, hezkuntz komunitatea osoak partehartzeko aukera izan du.
Orain material guztia eskuragarria dago eta ez da makala. Hezkuntza digitala, Ikas- jarduerak IKTren bidez, Google Apps,  Eskola 2.0, 2.0ko tresnak, Moodle, arbela digitalak, Google Sites,...Mila esker guztioi!
1.Jardunaldietako materialak2. Jardunaldietako materialak3. Jardunaldietako materialakMateriales de las Jornadas Jedi 2010

JediIIIView more presentations from Juan Carlos Guerra.

Sestaoko Berritzeguneko Jardunaldi Matematikoak / Jornadas matemáticas del Berritzegune de Sestao

Imagen
Garai hauetan ohikoa denez , B03-Sestaoko Berritzeguneak bere Jardunaldi matematikoak ospatzen ditu. XII.edizioa garatuko da datorren otsailaren 21tik 25era. Beti bezala Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako hitzaldiak izango ditugu, ondorengo programarekin:


LH / Otsailaren 21ean: Ángel Alsina. "Praktika onak Matematikan". 9:30-13:30LH/ Otsailaren 22an: Mari Luz Callejo. "Problemen ebazpena LHko irakaskuntzan".9:30-13:30BH / Otsailaren 24an. José Orenga. "Matematika eta gaitasun digitala:Eskola 2.0". 9:30-11:15
Goyo Lekuona. "Matematika praktika onak teknologia berriak erabiliz (1)". 11:45-13:30BH/ Otsailaren 25eanJosé Manuel López . "Matematika baliabide digitalak". 9:30-11:15
Goyo Lekuona. "Matematika praktika onak teknologia berriak erabiliz (2)". 11:45-13:30
Ikusten denez, kalitazteko emaleak
Ángel AlsinaMari Luz CallejoGoyo Lekuona: El Paísen artikulo bat / EducaRedean "hileko irakaslea" / Bere bloga / Bere we…

200 kaloria irudikatuta / 200 calorías en imágenes

Imagen
Gabonak pasa eta gero ziur nago gutariko bat dietan dagoela edo, behintzat, eguneroko elikadura pittin bat zaintzen. Elikadura, elikagaiak, nutrizioa eta dietak betidanik landu ditugu biologian. Dieta osasuntsua edo orekatuari buruzko ikas-jarduera ikastetxe guztietan  garatzen da. Hona hemen egiteko beste modu baten proposamena: 200 kaloria dituzten elikagaien erakusketa bat burutzea. Erakusketa erreala edo birtuala izan daiteke, benetako janariekin edo argazkien bidez. Ez da ideia berria, aspalditik zeozer antzekoa irakurrita neukan liburu batean, aldagai batekin: elikagaiak izan beharrean plater tradizionalekin egiten zen ( indabada, paella, patata tortilla eta abar) . Oso ideia polita iruditzen zait kaloriak irudikatzea. Web-orri honetatik aterata dago: What does 200 calories look like?

52 gramo Donut ( Ez da Donut oso bat)  : 200 kaloria
 385 gramo sagar (bi sagar térdi) : berdin


En castellano pulsando "más información"

Partekartzeko proiektuak

Imagen
HIK HASI aldizkaria oso ezaguna da euskal munduan. Didaktika du gai nagusi, 1995tik gora martxan dago, paperez eta on line eta bere gaien artean beti arreta berezia jasotzen dute Euskadiko esperientzia didaktikoek. Baina ez da bakarrik aldizkari bat baizik eta, argitalpenetik abiaturik, proiektu ugari sortu dira, hala nola, udako topaketa pedagogikoak, monografikoak, baliabide pedagokikoaren gidak, liburuak, ipuinak, ikusentzunezko baliabideak...dena oso ondo antolatuta bere txoko digitalean, baita oso ezagunak ere. Atalen artean, orain bat azpimarratu nahi dut:  partekartzeko proiektuak Atal honetan irakasleek egindako lanen  bilduma txiki bat dugu eta euskeraz, noski. Interesgarriak gure eremuari begira:
MATEMATIKA 3. ETA 4. DBH Proiektuaren datuak azaltzen dituen taula MATEMATIKA 3. ETA 4. DBH2009-05-04 Gaia: MatematikaAzalpenak: 3. eta 4. DBHko matematika euskaraz ikasi nahi duenarentzat laguntza polita izan daiteke web orri hau. Teoria, buruketa eta ariketa ebatziak dituen we…

Aldizkari matematikakoa / Revista matemática

Imagen
Hainbeste daude!  hau aspalditik neukan errekamaran gordeta eta aukera aprobetzatzen dut hona ekartzeko. Bere izenburua " Unión" eta argitaletxea, honela esan ahal badugu, FISEM (Federación Iberoamericana de Sociedades de Matemáticas). 21 ale orain arte, artikulu guztiak deskargatu ahal ditugu eta atalen artean protagonismo handia dute beti problemen ebazpena, matematikaren  didaktika,  IKT eta irakasteko ideiak.

UNIÓN
En castellano pulsando "más información"

Irrika aldizkariaren formato berria / Nuevo formato de la revista Irrika

Imagen
IRRIKA aldizkariak jaio zen orain dela bi urte ElHuyar Fundazioari esker. Bere helburu nagusia betidanik izan da gazteen artean zientzia zabaltze amodu motibagarrian eta hurbilean, beren intereseei lotuta. Nik uste dut bete egin duela soberan. 
Orain arte, hedapen handia izateko, bai on line bai paperez argitaratu da. Hemendik aurrera Sarean besterik ez dugu aurkituko. Beraz, egokitzapen hau egin eta gero, ez dugu jasoko, ohikoa denez, ikastetxeetan, baizik eta aldizkariaz gozatzeko Internetera jo behar izango dugu hurrengo helbidera:  Irrika

Irrikaren Facebook-ean Informazio-iturria: Zientziategia  En castellano pulsando "más información"

9.Olinpiada matematikoa / 9ª Olimpiada Matemática

Imagen
Urtero bezala, Euskadiko Olinpiada matematikoa datorkigu. Ekimenak bere 9. edizioa betetzen du . DBHko 2. maileko ikasleei zuzenduta, bi fasetan garatuko da:

Lehenengo Aldia: lkastetxe bakoitzeko ikasleen hautaketa (otsailaren 25ean)
Bigarren aldia: Lurraldekako aldia. (maiatzaren 14an)

Izenematea otsailaren 16a baino lehen

Informazioa: Olinpiada matematikoa 2011

En castellano pulsando "más información"

Fernando Corbalán Telebistan / Fernando Corbalán en la tele

Fernando Corbalánek liburu berria du merkatuan ,""la proporción áurea". Hau dela eta, La 2  telebistan elkarrizketa bat egin diote.  Fernandok bere Matemática Vital programaz, Divulgamat web-orriaz eta, noski, bere liburuaren gaiaz - urrezko zenbakia -  berba egiten du.   
Fernadoren liburuak
Con motivo de la publicación de su libro "la proporción áurea", La 2 ha realizado una interesante entrevista a Fernando Corbalán. en ella habla de su proyecto Matemática Vital en Zaragoza, de Divulgamat y, claro está del número de oro.

Para todos La 2 - Fernando Corbalán

Google Global Science Fair

Imagen
Googlek berriro harritzen gaitu eta oraingo honetan zientziarekin zerikusirik duen proiektu batekin. Proiektua  Google Global Science Fairdeitzen da eta bere atzean , Googlez gain , CERN, The LEGO Group, National Geographic eta Scientific American daude. Ekimenean mundu osoko 13-18 urte tarteko  ikasleek parte har dezakete ( ikasle bakar batek edo talde bat, hiru ikaslerekin azkoz jota ) beren irakaslearekin zuzenduta eta ikerketa zientifikoa aurkeztean datza. GMail kontua eskuratu eta gero, proiektuaren web-gunean harpidetza egiten da hara "igotzeko". Proiektua Google Sites batean burutzen da  ingelesaz .  Hiru sari nagusiak daude. Lehenengoa,  Galapagos irletara joateko bidaia da National Geographic-ren "Endeavour" itsatsontzian, gehi eskolako beka bat, gehi entrepresa antolatzaileen bisitaldia gehi LEGOren opari pertsonalizatua...demasa, ez da?
Apirilaren 4atik gora hasten da proiektuak aurkezteko epea. Ea animatzen zareten!
Proiektu baten adibideaIrakaslee…

Geometrian Barrenako Ibilaldia / Un Paseo por la Geometría

Imagen
"Geometrian barrenako ibiladia"  mintegiak  1997-1998 ikastaroan du bere jatorria eta, handik geroztik, urtero garatzen da Unibertsitatean. Nahiz eta unibertsitateko ikasleei zuzenduta egon, edozein pertsonak entzutera  joan dezake.  Matematikako departamentuak antolatzen du .
Hitzaldiak hurrengo otsailaren 16an asten dira eta astean behin garatuko dira , 12:00etan, 2.5 Ikasgelan.

PROGRAMA Otsailaren 16an: Jesús Palacián Subiela (U. Pública de Navarra), ¿El Sistema Solar es estable o caótico? Una visión del tema desde Laplace hasta nuestros díasOtsailare 23an:  Miguel Barreras Alconchel (IES Matarraña de Valderrobres, Teruel), Experiencias en el aula de secundariaMartxoaren 2an:  Paco Gómez Martín (U. Politécnica de Madrid), Música y matemáticasMartxoaren 9an:  M. Asun García Sánchez (UPV/EHU), Máquinas de calcularMartxoaren 23an:  Marta Macho Stadler (UPV/EHU), Teatro y matemáticasMartxoaren 30ean: Águeda Madoz Mendioroz, Matemáticas y finanzasApirilaren 6an: Sergio Ardanza Tr…

ITEko ikastaro berriak / Nuevos cursos del ITE

Imagen
Pasa den iralean atera zen ITEko (instituto de Tecnologías educativas) ikastaroak egiteko lehenengo deialdia eta atzo bertan bigarrenean parte hartzeko epea ireki da. Gogoratu ikastaro elektronikoak direnez, Moodle plataformaren bidez jasotzen direla. Dohan ematen dira eta mugatze bakarra partehartzaileen kopurua da. Matrikula egiteko epea urtarrilaren 19an bukatzen da. Gure eremurako interesgarriak ondorengoak diren arren, ikastaro guztiei begirada bat botatzea gomendatzen dizuet, metodologia eta  multimedia-aplikazioari buruzko ugari daudelako:

Ciencias Naturales, Biología y Geología con BiosferaConstruyendo SaludDescartes 2Física y Química con Newton. BásicoMatemáticas con Descartes BásicoHoja de Cálculo en la Enseñanza de las Ciencias (Open Office)GeoGebra en la enseñanza de las Matemáticas. ExperimentaciónGeoGebra en la enseñanza de las Matemáticas. IniciaciónGeoGebra en la enseñanza de las Matemáticas. Profundización
Izenemateak
Ikastaroen informazio gehiago

En castellano pulsando…

Natura entzuten / Escuchando a la Naturaleza

Natura entzuteko modu egokiena da naturara jo eta han bertan ixilpean jarri, begi itxi eta bere soinua entzungo dugu. Ez duzu inoiz proga egin? Mundu desberdina sortzen da, aizea, txoriak, ura...ingurumenak bapatean protagonismo handia hartzen du. Baina, gaur egun, etxetik ere  egin dezakegu Sareari esker.  Adibidez: El sonido de la naturaleza: El Mundo egunkariaren soinu-artxiboen bilduma. Carlos de Hita egileak grabazioak egiten ditu eta hitz politekin laguntzen dieNature songs: animaliak, intzektuak eta txorien soinuak ( gizakiarenak ere bai)  Safari sounds: Afrikako animalien artxiboakITE banco de sonidos:  bilaketa egin eta gero, natur zientzietan 42 artxibo daudeWorld Bird Guide : hegaztien multimedia bankua, soinuak barneEfectos de sonido: haien artean, natura ere presente dagoMake a nature sounds composition: aplikazio bitxia zure natur soinu propioa sortzeko.Eta, dudarik gabe, soinuak biltzeko aplikazioetan ere baditugu



En castellano pulsando "más información"

Ikasgela dibertigarria / Aula divertida

Imagen
Ikasgela benetan dibertigarria izan ahal da? Honela pentsatzen du Francisco Muñoz de la Peñak, hori bai, IKT erabiliz. Francisco irakaslea oso ezaguna da  mundu birtualean,  Internetearen erabilpen didaktikoan  aitzindaria izan zelako ( (Aula 21, Aulawiki21,Aulablog 21EducaConTic...) . Praktikan jarri du beren Dibertsifikazioko kurtsoekin. Horretarko wiki bat sortu du, AulaDiver, ikasleei materialak, baliabideak eta ikasteko gidak emateko gai guztietan. Halaber, ikasleek beren lanak  erakusteko tokia da eta, gainera, irakasleentzat ere erabilgarria, DBHko 3. eta 4. mailako baliabideak dituelako eta proposamen didaktikoak aurkitzen ditugulako (leer ciencia, tutoría de 4º...)
AulaDiver
En castellano pulsando más información

Ilargira benetan joan ginen? / ¿Fuimos a la luna?

"Escépticos" programaren 1.saioa pasa den larunbatean  bota zuten ETB2an. Hona hemen bere bertsio elektronikoa:


Hezkuntaren paradigma / Paradigma de la educación

Ken Robisonek  Sarean oso fama handia hartu zuen bere hezkuntza eta sormenari buruzko hitzaldiagatik. Eskolek sormena hiltzen dute?  blog honetan komentatutako TED ekimen batean . Hitzaldi osoa entzutea gogor gomendatzen dizuedan arren, nahiko luzea dela badakit. Baina bai ez da hainbeste kostatzen ikustea ondorengo bideotxoa. Berak duen  heziketa-paradigmaren aldaketaren laburpena, 11 minutuko luzera besterik ez,  marrazki bizidunaren bidez  irudikatuta. Primeran datorkigu.
Original video.