Entradas

Mostrando entradas de julio, 2011

Oinarrizko kimikako esperimentuak

Internetak ematen dizkigun baliabideekin irakaslegoaren prestakuntza gero eta irekiagoa da. Esan nahi dut ikastaro batean emandako edukinak , Sarearen bitartez , guztiontzako zabaltzen direla.  Ikastaro presentzialak birtualizatzen dabiltzate,  batzuk on line egiteko aukera dugu eta  beste batzuen materialak eta prestakuntza-ibilbidea web-orri batean eskura geratzen dira. Lehenengoetan, tamalez, oraindik Moodle formato itxia nagusitzen da, baina gero eta emaile gehiagok mundu birtualean dauden beste formatu ireki desberdinak erabiltzeko apostua egiten dugu ( Zientziak paseatzen, Matematikako 10 tresna 2.0...). 
Gertatzen dena da gehienetan material hauek ikastaroa egin dutenek besterik ez dituztela ezagutzen, inork zabaltzen ez duelako. Sarrera honetan oso adibide ona ezagutarazi nahi dizuet,  orain dela urte batzuk burutzen den kimikari buruzko Garatu ikastaroa: Oinarrizko kimikako esperimentuak Experimentos de química básica
Egileek bere 75 esperimentu guztiak Sites batean kokatu dituz…

Amazings Bilbon

Imagen
Ezagutzen ez baduzue, Amazings zientziaren dibulgazioa egiten den bloga da, aspalditik ziberespazioan kokaturik. Bere edukinek arlo guztiak ikutzen dituzte, fisika, kimika, astronomia, biologia, eboluzioa, matematika...beti modu idatzian. Orain hitzaldien eremura salto egin nahi dute eta, estreinatzeko, Bilbo izan da beren aukera.
Beraz, lehenengo "Amazings zuzena" datorren irailearen 23 eta 24an ospatuko da, EHUko Paraninfoan Hitzaldiak gaur egun modan dagoen mikroformatoan garatuko dira, 70 kolaboratzaileak eta bakoitzak 10 minutuko iraupena izanda, benetako erronka.
Ekimenarekin batera argazki- erakusketak, humorezko monologoak,  zineforuma eta magia ere egongo dira. Ah!, eta dohan, noski.


 En castellano pulsando "más información"

Proiektuen bidezko ikaskuntza Donostin

Uztailaren 11 eta 12an zehar  ospatu dira Donostin Proiektuen bidezko ikaskuntzari buruzko I.Jardunaldiak. Oso programa interesgarria, pena eman dit ez joateak, arlo eta etapa guztietako esperientziak, tailer praktikoak, komunikazioa idatziak eta eztabaida politak aurkeztu dira.  Partehartzaileek Twitter-ren bitartez jarri dute kontaktuan "kedada" moduko jardunaldi hau aurrera eramateko, EHUnibertsitateak zati antolatzailea hartzen. Ekimenaz gain, wiki bat ireki dute informazio orokorrarekin.
Internetearen bidez, proiektu batzuen berri dugu eta haien artean, gure arloekiko harremanak dituen batzuk:

TIC TAC: oinarrizko gaitasunen garapena IKT eta elkarlana aplikazten. CEIP Manuel Bartolome Cossio-Madrid Javier Monteagudo, María del Mar Santos eta Mario Lobato. Lehen Hezkuntza. Ikasleek ikastetxeko gastu energetikoa aztertzen dute eta energia mota desberdinen informazioa ikertzen dute. Guzti honekin "energia azoka" antolatzen da informazioa eta ikerketari buruz eztaba…

Gaitasun digitala: praktika onak irakaskuntzan

Imagen
Datorren ikasturtean DBHko ikasleek ordenagailu bat besopean eramango dute eta irakasleak prestakuntza prozesu batean hasiko gara, batzuek bere esperientziak aberastuko dituzte, beste batzuk gai berri batean sartuko dira. Edozein kasutan, ikasgeletako praktika onak ezagutzea ezinbestekoa da benetan gauza asko egin daitekeela egiaztaratzeko. Eta esperientzia onak ezagutzeko iturririk nagusia Jardunaldiak, Topaketak, prestakuntza ikastaroak...ikasturte bakoitzean etengabe ospatzen diren ekimenak direnez, hona hemen azken urte hauetako batzuk:
BILTOKI OROKORRAK
Buenas prácticas 2.0 :Espainako irakasleek garatu dituzten Web 2.0ko jarduerak eta esperientzien bilduma da. Sare honetan parte hartzen duten ikastetxeakREDTIC: IKTan aurreratuta dauden Ikastetxe batzuen elkarketaren ondorioaz sortu da webgune interesgarria hau. Baliabide ugari eta praktika onak2011Aula blog topaketa 2011Ikasblogak 2011EABE 11IV encuentro pizarra digital CITAJaque al profe 1.0: prestakuntza ikastaroa. HautatzenExper…