Entradas

Mostrando entradas de septiembre, 2011

AGREGA plataforma

Imagen

III Bilboko argazki geologikoen lehiaketa

Imagen
Zientzia astea laster helduko zaigu, hain zuzen ere arazoaren 9tik-13 ra Bilbon eta 10etik 12ra Donosti eta Gasteizen. Beste sarrera batean, dena antolatuta egongo denean, berri emnago dizuet. Baina bitartean, motorrak berotzeko, EHUko Geologiako Sailak bere erakustokian garatuko dituzten ekintzak eta irteera didaktikoei buruzko informazioa aurreratu dizkigute. Era berean, orain dela hiru urtez ospatzen den Bilboko argazki geologikoaren lehiaketa, hori bai, parte hartuz gero, aldez aurretik prestatu behar duzue (argakiak emateko epea urriaren 1tik azaroaren 7ra) . Beti bezala, parte hartzera animatzen zaituztet.

Erakustokian: geologiaren txokoaIrteerak: Añanako Gesaltzak / Alhondigaren inguruko geologia /  Zumaiako Flysch-aTailerrak: Paleontologia eta arkeologia / ikuspen murrizpena duten pertsonentako tailer zientifikoaArgazki geologikoaren lehiaketa
En castellano: Naturzientziak´s blog 

Ciencia en acción: 2011ko saridunak

Imagen
"Ciencia en acción" lehiaketa nahiko ezaguna da. Urtero egiten da deialdia eta maila guztietako lan bikainak aurkezten eta saritzen dira, haien artean ikasle eta irakasleen ekoizpenak edo ikerketak, adibide onak gure ikasgeletan ere aplikatzeko. Hona hemen batzuk:
Bideoak edo ikusentzunezko lanak:
Wolframio un tipo con química. Laureano Jiménez . FECYT eta MEC-en programa da eta Youtubean dago eskuragarri, esate baterako: ColesterolTeleplaneta. David Calvo,  Santa Cruz de Tenerifeko Instituto Teknologikoko irakaslea. RTVEko programa.
Zientzia eta matematikaren dibulgazioa:
Ni contigo ni sin ti.Guía para entender los microbios. Liburua .Javier Medina.  IES Alpajés- MadridDivestadistica.Ricardo Ocaña, Granadako Osasun Publikoaren Eskola. Estatistika eguneroko bizitzarekin harremanatzen duen Web-atari bikaina: artikuloak, bideoteka, oinarrizko estatistika, adibideak, laborategia eta hiztegia.Lanak:
Fisikako erakustaldiak: 27 lan fisikako esperiementuekin.Kimikako erakustaldiak: 12 …

Partekatutako berriak irailean

Imagen

Escepticos, ETBan berriro

Imagen
Pasa den urtarrilean lehenengo telebista saioa kaleratu zen (Ilargia zuen gaia) eta orain, astelehen guztietan,  ETB2an, 22:00etan , kapitulu berriak ikusteko aukera azkenean izango ditugu . Atzokoan medikuntza alternatiboak tratatu ziren. Programaren formatoa elkarrizketen bitartez garatzen da, hau da, bere gidariak - Luis Alfonso Gámez - gaia aurkeztu eta gero, pertsona desberdinekin egiten du berba gaiaren zehaztazunetan sakontzeko eta beti, zientziaren ikuspuntutik abiatuta, kolokan jartzen du . Iritzia desberdinak agertzen dira, institutoko eta Unibertsitateko ikasleak, gaian inplikatuta dauden pertsonak eta Euskadiko goi mailako zientifikoak. Oso gomendagarria ikasgelan . Honen arduradura eta sortzailea José A. Pérez da. Gainera streamingen bitartez ere ikusi ahal da gure ordenagailuan.
Programak izango du jarraipena topaketa batzuen bidez EHUko paraninfoan, Bizkaia aretoan. Han, telebistako saioa ikusi eta gero, solasaldi bat hasiko da gaiari buruz eztabaidatzeko. Antolatzaileak…

Teachers, YouTubeko kanal berria

Imagen
Youtubeko blogean jakinarazi digute irakasleentzako kanal berria sortu dutela: YouTubeTeachers. Web honetan munduko irakasle guztiek bere bideoak igo eta elkartrukatu ahal ditugu. Horretaz gain aholkuak ematen dituzte plataformari etenkin pedagogikoak ateratzeko (eztabaidak, bideoen playlist ariketak, bideoquestak...), bideoak  maneiatzeko tresnak eta newsletter kanala , datuak e-mailaren bidez jaso nahi baditugu. Aipamen berezia du matematikako kanalak: Mathademics. 
Ongietorria.
En castellano pulsando "más información"

Bizkaia 21

Imagen
Bizkaiko Foru Aldundiak ingurugiroari zuzendutako Web-orri berri bat atera du: Bizkaia 21, oso ezagunak diren baliabideak eta material berria biltzeko toki bakar batean. Hezkuntzari begira, atal interesgarriagoak ondorengoak dira:

1)Iraunkortasun Pertsonala: atal honetan aztarna ekologikoa  kalkulatu ahal duzu, berziklajeari buruzko materialak eta jolasak,  dekalogoa "iraunkorrak" eta erosketa berdeak egiteko aholkuak

2)Argitalpenak: baliabide ugari aipatzen eta estekatzen dira hemen, haien artean:
liburutegi birtuala, urtearen arabera sailkaturik,  hainbat liburu edo dokumentu  biltzen den tokia (Eusko Jaurlaritza, IHOBE, Intermon-Oxfam, Foru Aldundia berakoak, Emakunde, UNESCO etxea...), hala nola: Hondarrezko gazteluak  /Castillos de arena,Unitate Didaktikoa Anfibioak arriskuan / Unidad Didáctica Anfibios en peligro, Animazioa: Kostaldeko Dunen Sorrera /Animación: Formación de las Dunas CosterasSOStemible: albisteen bilduma gai ekologikoekin (energia, bioaniztasuna, garraio…

Trainnig Caravan

Imagen
Berriro aurten Batxilergoko ikasleei zuzenduta dagoen ekintza hau garatuko da. Hezkuntza Saila, Ikerbasque eta BC3-k (Basque Centre for Climate Change) bultzaturik, ekimenak ikasleen artean ikertzaile izateko bokazioa suspertzea nahi du. sotzen zabiltzate
Ekintza honen bidez, goi mailako ikertzaileek  ikastetxeetik pasatuko dira beren  ikerkuntza karrera aurkezteneta zergatik egin duten aukeraketa bere bizitzan, zein izan den beren motibazioa.Hitzaldiak azaroaren 4tik apirilaren 13ra garatuko dira, ingelesez eskainiko dira eta iraupena ordu batekoa izango da. Parte hartzeko eskera egin behar da , mementu honetan ikastetxeak jasotzen ari diren informazio eskutitzen bitartez. Era honetan hitzaldien data konkretua eskolarekin hitzartuko da. Animatu!

En castellano pulsando "más información"

Matematika digitala Eskola 2.0

Imagen
Pasa diren Irailaren 6, 7 eta 8an  ospatu da Donostiko Miramar Jauregian EHUko udako ikastaro bat,  "G11 Matemática Digital: Eskola 2.0". Prestakuntza honetan irakasle ospetsuek parte hartu dute: José Luis Álvarez, Santiago Fernández, Manuel Sada, Antonio Pérez eta José Manuel López Irastorza. Ikastaroa behin amaiturik, bere ponentzien diapositiben aurkezpenak eta laburpenak eskuratu ahal ditugu Sites batean material osoa utzi dutelako.  Mila esker
Matematika digitala Eskola 2.0 Informazio iturria: Zirt edo Zart En castellano pulsando "más información"

Zernola olinpiada , ElHuyar olinpiada 2011

Imagen
Martxan dago ElHuyar olinpiadaren  XI. edizioa. Betidanik Zernola izenpean ezagutu genuen, baina aurten berriztu egin dute, ez bakarrik izenburua aldatzen, baizik eta Webgune berria ere estreinatzen.  Baian lasai, lehiaketan mamiak ez du aldaketarik jaso, DBH 1 eta 2. mailari zuzenduta, bost proba eta sariak, noski . Sari nagusiakirteerak izango diren arren, proba bakoitzak amaitzerakoan sorpresa bat egongo da. Izenak emateko epea urriaren  17an bukatzen dago eta aldi berean lehendabiziko jarduera argitaratuko da. Beti bezala blog honetatik parte hartzeko animatzen zaituztet.

Olinpiada ElHuyar

Klima aldaketa mapa batean / El cambio climático en un mapa

Imagen
UNEP-ek (United Nations Environment Programme) Webtoki interesante bat  ikasgelan erabiltzeko. Toki honetan klima aldaketari buruzko ondorioak ikusi ahal ditugu mapa interaktibo batean kokaturik. Lurraren leku desberdinak biltzen dira, adibide nabarmenak, aurreko eta gaur egungo egoerak aztertzeko. 100 puntu desberdinak daude.  Google Earth aplikazioaren bidez egiteko bidai interaktiboak ere badituzte.

Mapa interaktiboa 

En castellano pulsando "más información"

Kimikako urtea eta materialak

Imagen
Kimikako urtea bukatzear dagoenez, Sarea arakatu dut , ekimen honen ondorioz, ekoiztutako material edo baliabideen bila.  Nazioarteko Web-orrian berria ugari, foroak, horma-irudiak, ...bai gauza batzuk, baina saila da aurkitzea ikasgelaratzeko ikas-sekuentziak edo, behintzat, erabiltzeko ideiak ematen dizkigun baten bat. 
CSIC-en tokian , ordea, bai DBH eta Batxilergorakoikas-unitate batzuk daude (euskeraz gainera, eskergarria benetan), erakusketa birtualarekin lotuta eta eskaera baten bidez lortzen dira.  Horretaz gain, hainbat esperimentu ere badaude. Eguneroko bizitzarekin lotutako kimikak protagonismo handia izan du urte honetan eta aparteko kapitulo batean kokatuta dago, zenbait artikuloren bitartez: kimika eta kirola, kimika eta ardoa, elikagaietan eta abar. 
Nik  ekarpen txiki bat egin nahi dut nire blog honetatik, beti bezala, material batzuen erreferentzia emanez. Ondorengoak dira:
Oinarrizko kimikako esperimentuak-Experimentos de química básica. . Garatu ikastaro baten materi…

Matematikako Wikientziklopedia / Wikienciclopedia matemática

Imagen
Wikiak, definizioaz, lan kolaboratiboaren emaitzak direnez, entziklopedia bezalako lanak izan daitezke. Hona hemen matematikari buruzko ekimena wiki batean:  Proof Wiki

Gai desberdinak, definizioak eta demostrazioak gai matematikako klasikoetan sailkatuta daude bilduma honetan.  Orain 4.000 definizio eta 3.100 demostrazio inguru ditugu. Erabiltzaile bezala erregistratu ahal dugu web-orria eraikitzeko.

En castellano pulsando "más información"

The Flipped Classroom- Hankaz gorako ikasgela- la clase patas arriba

Imagen
Sarrera honekin nire beste lan bati hasiera eman nahi diot.  Sites berri bat eraikitzen nabil, XXI. mendeko irakaskuntzari zuzenduta. Toki honetan gaur egungo estrategia metodologiko eta proiektu berriei buruzko informazioa bildu nahi dut, gure ikasgelan erabiltzeko eta gaitasun guztiak garatzeko eredu integratuaren bila.
2007an, Aaron Sams eta Jonathan Bergman irakasleek (Coloradoko Woodland Park institutoa) diapositiben aurkezpenak grabatzeko software bat aurkitu zuten. Bere helburua zen gaixorik zeuden ikasleei klaseko ikasgaiak Internetearen bitartez eskaintzea. Baina, laster konturatu ziren teknika honen potentzialaz eta metodologia berri bat sortu zuten. Metodologia honek irakaskuntzako eredu tradizionalei buelta bat ematen die, hau da, irakasleak instrukzioa klasetik kanpo eta on line ematen du bideoen bidez eta aprobetzatzen du klaseko ordutegia ikas-jardueretan aritzeko. Nolabait, "etxerakolanak" ikasgelan egiten dira eta "irakaslearen azalpenak"  …

DBHrako proiektuak matematikan

Imagen
Eibarreko Berritzegunetik matematikan lantzeko proiektuen bilduma datorkigu. Aspalditik biltzen diren irakasleen mintegiaren lan honek,  DBHko kurtsoetan, ikas unitateen hasieran eta aplikazio faseetarako  baliabideak eskaintzeko helburua du. Baliabideak ataza eta egoera problematikoak dira, hauetatik abiatuta proiektuak lantzeko.
 Matematika programazioaren blokeen arabera sailkaturik, ikasleentzako proiektuen edo atazen proposamenak eta irakasleentzat  horien soluzioak ditugu. Bikaina. Gogaratu mintegi honen beste lan eder bat: DBH eta batxilergorako problemen ebazpena.

DBHrako proiektuak

Garatu: bigarren epea / Garatu: segundo plazo

Imagen
Garatu ikastaroak eskatzeko bigarren epea ireki da hila honetako 23 arte. Gure eremuko ikastaroak kontsultatzeko ikusi nire maiatzako sarrera. Horretaz gain, hainbat 1.epeko ikastarotan plaza libreak geratu dira eta oraindik apuntatzeko aukera dugu, hain zuzen ere:
755Oinarrizko konpetentziak garatzea esperimentazio zientifikoaren bidez: APQUA Proiektua
764Las matemáticas de la eso y el bachillerato desde el punto de vista de la resolución de problemas.
770Experiencias realizables en la ESO-Bachillerato
771BTEK baliabide didaktiko gisa
772Matematika kalkulagailuekin, IKT patrikan / Matemáticas con calculadora, las TIC en el bolsillo
777Biotecnología Modalidad on-line
919Gauss proiektua: matematika euskaratzen elkarrekin LHn eta BHn

Informazio gehiago Hezkuntza Sailaren webgunean.

Se ha abierto el segundo plazo para solicitar cursos Garatu, hasta el 23 de este més. Para consultar los de nuestro ámbito ver la entrada de mayo. Además han quedado  plazas libres en algunos del primer plazo q…

Hezkuntz esperientziak XXI.mendeko ikasgeletan / Experiencias educativas en las aulas del siglo XXI

Imagen
Izenburu luze honenpean argitalpen oso interesgarri bat dago. Espiral elkarteak bultzaturik, 112 etapa guztientzako irakasleek ikasgeletan praktikan jarritako 94 esperientzia berriztatzaileak gurekin konpartitu  eta kaleratu dituzte.  Haur hezkuntzatik Batxilergora, Unibertsitatea, irakasleen prestakuntza, HHI eta aniztasun programak. Mila esker guztioi. Gure eremuari buruzkoak, batzuk oso ezagunak,  ondorengoak dira:
Aprendiando tecnología a través de Glogster. Jorge Lorenzo. El Calamot, Gavà. Barcelona . La función de los seres vivos. Aula virtual, WQ y Blogs. Domingo Méndez. Colegio Jaime Balmes de Cieza (Murcia).Cientíificamente comprobado. CMC.  Cármen González. Colegio Marista Champagnat de Salamanca .Herramientas TIC en física de bachillerato. Felipe Quintanal. Colegio La Inmaculada de Granada.Matemáticas sin tiza. Juan Carlos Guerra, Manuela Virto eta Alazne Zarate.  Arrigorriaga BHI.
Liburua esteka honetan deskargatu ahal da

En castellano pulsando "más información