Entradas

Mostrando entradas de diciembre, 2011

Etokizuneko Eskola / La escuela del futuro

Imagen
Urte berria, gauza berri egiteko gogoak. Betidanik interesatuta egon naiz ea nolakoa izango den etorkizunerako eskola. Alde batetik, ez zait bat ere gustatzen "futurismoa" egitea, gai asko , batez ere teknologikoak (eta hau da, azken finean, aldaketaren motor nagusia) merkatu eta ekonomiaren menpe daudelako. Baina bai azken joerak ezagutzea gustokoa dut, haiek, beharbada, bidea markatuko gaituztelako. Hara non , honetan ikertzen, Mind Shift bloga aurkitu dut, eta handik hurrengo posta ateratzen dut: "2020an zahartuta egongo diren 21 gauza". Zerrenda, laburturik eta pixka bat moldaturik aurkezten dizuet. Hau izango da nire urtarrileko helburu berria:  etorkizuneko eskolari bidea irekitzea. Errealitatean ikusteko irrikan egongo nintzateke. ANIZTASUNAREN KONTZEPTUA: denok desberdinak gara eta bakoitzak norbanako  hezkuntza jasoko du irakaslearen partetik ESKOLA ZENTRALIZATUA: irakaskuntza ez da garatuko bakarrik eskolan, baizik eta, esperientzian oinarrituta egongo…

"Profundiza" programa

Imagen
Zientzietako proiektuen bila nengoen eta web-orri honekin egin dut topo: Profundiza programa.  Andaluziako programa honek iaz hasi zuen bere ibilbidea,  Bigarren Hezkuntzari zuzenduta dago eta  bere helburua da etapa honetako proiektuak bultzatea.  Horretarako, proiektuak egiteko orientabideak emanda, partehartzaileek  ikasturtean zehar 6 saio ematen dituzte bere proiektua garatzeko. Azkenean, lanen elkartrukea egiten da. Honen atzean, hedapenaren arduradunak, nola ez, ICOBAE proiektuaren egileak. Orain arte 200 ikastetxek parte hartu dute eta 3.edizioa martxan dago.  Web-orria arakatzen, hurrengo proiektu interesgarriak aurkitu ditut:


¿Por qué nos parecemos a nuestros padres?: proposamen didaktiko interesgarria genetika lantzeko laborategiko ikerkuntzaren bidez. El efecto mariposa. Fisika eta teknologia lantzen dira aldi berean. Batetik, "tximeleta efektu"aren fisika-kimika eta, beste aldetik, efektua demostratzeko tresna teknologikoak eraiki dituzte ikasleek. Una vueltecita…

Partekatutako estekak azaroan eta abenduan

Imagen

Geologia ikusgai

Imagen
Batxilergoko Geologiako gai batzuk sailak dira azaltzen, batez ere irudikatzeko orduan korapilatsuak ziurtatzen direlako. Materialen geruzak, tolesdurak, failak, ebakidurak eta abarrek hiru dimentsioetan azaltzeko azaroak ematen dituzte. Hara non orain arazo irtenbideratzen da web-aplikazio baten bidez, Visible Geologydu izena.  Marrazketa teknikoa lantzen diren bezalako programatxoa, lur zati baten errepresentatzen den kubo tridimentsionala oinarritzen da eta, kubo honen gainean bere historia geologikoa eraikitzeko aukera dugu. Hurrengo bideoan bere funtzionamendua azaltzen da.
Una web para trabajar cortes geológicos en 3D

DBH eta Batxilergorako baliabideak Andaluziatik

Imagen
Orain dela urte batzuk Andaluzian DBH (pertsona helduak) eta Batxilergoa on line egiteko aukera dago "Instituto de Enseñanza a Distancia" izeneko departamenduari esker. Proiektu erraldoi honen barruan klase presentzialak osotzen dira ikasleek Internetearen bidez egin ditzaketen ikas-jarduera eta lanekin, baina benetan bikaina dena honen atzean dagoen eredu pedagogikoa da: atazen bidez, ikasten da eginez, ebaluazio aproposa, irakaslea gidari eta ikaslea protegonista... (ikusi " bases metodológicas"). Materialen aldetik ere apostu ederra egin dute, baliabide digital guztiak AGREGA plataforman kokatu dituztelako edonork erabil dezan. Materialak deskarga daitezke eta modifikatu ahal ditugu.

DBH ZT Eremua 1. kurtsoa: nuevas tecnologías / El planeta en que vivimos /La materia / La nutrición / Los movimientos/ El aguaZT eremua 2. kurtsoa: Energía / medioambiente / Salud / Historia de la tierra y de la vida / la vivienda como proyectoBatxilergoa 1: Biología y Geología Cienc…

Eskola 2.0: atal berriak

Imagen
Eskola 2.0 web-atariak ere atal berriak estreinatzen ditu eta eskerreko zutabean kokatu dituzte. Paseo bat ematea komeni zaigu oso informazio interesgarriak aurkituko ditugulako:
1.Eskola 2.0 Jardunaldia: pasa den astean ospatu zen I.Jardunaldiari buruzko blogaren esteka dugu. Han aurkeztutako esperientziak, bideoak eta informazioa eskura daude.
2. Eskola 2.0 baliabideak: atal honetan bi gauza desberdinak daude, alde batetik AGREGA plataforman baliabideak bilatzeko aukera erraza eta zuzena (objetu digitalak zerrendaturik agertzen dira) eta, bestetik, ikasketa lizentzian egon diren irakasleen lanak, azkenean ikusgai. Haien artean, gure eremukoak:  Zientzia-Matematika-Sinbiosian Begoña Burgoaren Wikia. DBHko 3. mailarako bereziki, matematika lantzen da gehien bat, baina proposatzen den lana arloen artean lan egiteko prestatuta dago. Ekosistemak Begoña Burgoarena ere bai. Gairi buruzko kontzeptu- mapak materialarekin.Aurreko sarrera batean aipatutako Arantza San Sebastianaren ikas-sekuentzi…

Ikastea: hezkuntzari buruzko webgune berria

Imagen
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak, Isabel Celaák, IKASTEA hezkuntza atari berria aurkeztu du gaur Bilboko Miguel de Unamuno Institutuan. IKASTEAK orain arte Hezkuntza.net web-orrian zegoen informazioa eta baliabideei sarrera zentralizatu eta erraza ematen die, hezkuntza-sistemaren informazio guztia puntu bakar batean birkokatzen. Sistemaren informazio eta zerbitzu guztietara sartzeko puntu bakarra eskaintzen die hezkuntza-sistema osatzen duten pertsona guztiei: ikasleak, familiak, irakasleak eta ikastetxeak. Bakoitzak izango du web orritik bere bertsiora sartzeko aukera eta, haren perfilaren arabera, baliabide egokienetara sartu ahal izango da. NIRE KONTUA espazioak, erregistratu eta zuen identitatea behar bezala babestu ondoren, ematen du foroetan parte hartzeko aukera. Zerbitzuak: Bilatzaile aurreratu  batGune pribatu bat erabiltzaileek berdinen artean eta administrazioarekin komunikatzeko. Gune horretan izango dute baliabideak partekatu, hobekuntzak prop…

Montserrat Ikastetxea: "Steps" metodoa matematikan

Montserrat Ikastetxea, gaur egun, adimen anitzak eta Harvardeko zero proiektuetan, ikastetxe aurreratuena dela  hartzen da. Nik orain dela bost urte beren esperientzia ezagutu nuen  eta tailer praktiko bat egiteko aukera izan nuen. Handik geroztik, Internetean ikastetxe honen aipamen ugari ikusi ditut.  "Inteligencias múltiples" web-orrian, bere metodologiak eta esperientzia batzuk ezagutu ahal dituzue, baita bere telebistako kanalaren bidez ere, Think1 TV.  Matematikako irakaslea den Juan Antonio Fernándezek hurrengo bideoan azaltzen digu metodo berezi bat matematikan aplikatzeko, "Steps":

Michio Kaku: gazteen jakingura zapaltzen dugu

Imagen
Michio Kazuk irakaskuntzaren hausnarketa egiten du ondorengo bideo honetan:

Kantauritik Mediterraneora

Imagen
Gure Zientziarbela Siteserako baliabideak bilatzen hurrengo honekin topo egin dut. Lehen Hezkuntzako materiala da eta bere abiapuntua geografia lantzea den arren, antolatuta dagoen era oso gustatu zait. Arantza San Sebastian irakasleak Ebro ibaiatik bidaia planteatzen du, Fontibretik Deltebrera bizikletaz. Bidaiaren etapetan ataza batzuk irtenbideratu behar dira eta lanak baliabide digitalen bitartez adierazi: mapak,  komikiak, kontzeptu-mapak, horma-irudiak, friso kronologikoak, soinuak, irudiak, bideoak  eta diapositiben aurkezpenak erabiltzen dira. Komunikazioarako  Google groups,  posta elektronikoa, blogak, wikiak, Wikipedian eta sare sozialak proposatzen dira. Konpetentzia aldetik, zer esanik ez, guztiak garatzen dira. Oso landuta dago disziplinarteko proposamen didaktiko hau, Natur Zientziak eta matematika barne (uraren zikloa, ekosistema, kalkuloak, geometria, problemen ebazpena...). Lan ederra eta guztiz eredugarria. 
Kantauritik Mediterraneora

Liburu bati zukua ateratzen

Imagen
Matematika, nobela eta zukugailuarekin ezkondu ahal da? ba bai, honela pentsatzen du Luis Miguel Iglesias irakasleak. Aho-korapiloa eginez, esperientzia DBHko 3. mailan " El asesinato del profesor de matemáticas" liburua lantzea datza. Ikasleek irakurri eta gero, ikas-jarduera gidatu batzuk  garatz, konpetentzia ugari landu dituzte ere bai, hizkuntzarena, ikasten ikastea, norberako autonomia pertsonala, gaitasun digitala eta, noski, matematikarena. Sortutako liburuari buruzko web-orrian, ikasleek bere lana kontatzen digute: ulermena, sormena, hiztegi matematikoa, hausnarketa eta balorazioa.
Exprimiendo un libro de mates


Experiencia del grupo de 3º ESO del profesor Luis Miguel Iglesias con el libro " El asesinato del profesor de matemáticas"

Sensore digitalak laborategian

Imagen
Pasa den asteazkenean Eskola 2.0ko I. Jardunaldia ospatu da Bilboko Alhondigan. Ikastetxeetako gelako praktika onak erakutsi ziren, haien artean gure eremuko BHko institutoaren bat, Donostiko Antigua-Luberri  ikastetxea hain zuzen ere. Mikel Lizeaga irakasleak, Zientzia-hezkuntza  Programan parte hartu zuenetik, lau urtez sensore digitalekin lan egin du laborategian eta bere esperientzia erakutsi zuen. Bai batxilergoan, bai DBHko 4.mailan bere ikasleekin garatzen duen lana orain Sites batean kokatzen dago. Apunteak, diapositibak, lanak,  esperimentuen bideoak, selektibitateko azterketak, problemak...denetariko dugu eraikitzen ari den toki honetan. Bideoa batzuk ikusi eta gero, pentsatu dut zer ondo pasatuko duten beren ikasleek.  Mila esker, Mikel, "hartutaeman" filosofia gustatzen zaigu. 2. Batxilergo eta 4.DBHko SitesFisika eta Kimikako Mintegia Mikelen bideokanala

Ikasten ikasteko gaitasuna

Imagen
Aurten, krisialdia dela eta agian, diagnosi ebaluazioa ez da egingo. Hizkuntz gaitasunaz gain, azken bietan gaitasun zientifikoa eta gizarte eta herritartasunerakoa ebaluatu dituzte.  11-12 ikasturte honetan ikasten ikastekoa izango zela espero genuenez, bai Berritzeguneetatik, bai beste erakunde batzuen partetik, prestakuntza saioak eta ikastaroak antolatu dira. Honi esker, ideia eta materialak zirkulazioan daude, nik hauek azpimarratzen ditut:
Barakaldoko Berritzeguneko XXV. Jardunaldi Pedagogikoak.Carles Monereoren hitzaldia eta hiru tailerrak ("adimen anitzak"-Javier Bahón, "bikoteka irakurtzen"- Kenar Martínez eta "ikaskuntzaren autoerregulazioa"-Isabel Galendek koordinatuta)Zaratamoko Berritzeguneko Jardunaldiak: Carmen Pellicer eta Elena Martí hizlari bezala gehi ikastetxeetako esperientzia asko (proiektuen bidez ikasi, IKT-ren bitartez,  portfolioa eta ikasketa kooperatiboa izan ziren gai nagusiak)"Como aprende la gente" : " How Peop…