Entradas

Mostrando entradas de enero, 2014

Zientzia Lan Digitalak

Imagen
Herenegun ikasturte honetako GARATU ikastaro bat bukatu dugu Berritzegune Nagusian, hain zuzen ere  797 zenbakia duen "Zientzietako lanak aurkezteko tresna digitalak" .  Egun honetan irakasleek bigarren fasean egin behar dituzten lanen aurkezpena egin zuten. Batzuk arbela digitalean lan egiteko, beste batzuk beren ikasleen ekoizpenak, baina denak bikainak.
Ikastaroan hainbat aplikazio digitalak aztertu eta ikasi ditugu, beti ikuspuntu ikertzailetik abiatuta, hots, ikasleen  ikerketa baten azken lana bezala planteatuz. Horretarako, "atazen bidezko irakaskuntza" eredua eta "portfolio digitala" ebaluazioa tresnaren erabilpena proposatu dizkiegu irakasleei. Zientzietako lanak aurkezteko tresna digitalak Ikastaroaren web-orrian aurkituko dituzue, alde batetik emandako prestakuntza bera (web-aplikazioak, beren tutorialak eta adibideak),  bestetik,  irakasleen ekoizpenak.
Iragarki taulak : PadletWikiak: WikispacesDiapositibak: Google Drive, SlideshareD…

Lankidetza proiektuak berriro martxan

Imagen
Berritzegune Nagusiak bi lankidetza proiektu bultzatu ditu aurten berriro. Biak nahiko ezagunak dira, orain dela bi ikasturte hasita eta bietan Hiria edo Herria protagonista da. Desberdintasuna hezkuntz etapan dago. Batean LHko 2.zikloko ikasleek parte hartu ahal dute eta bestean 3.ziklokoek eta DBHko 1.mailako ikasleek. Herriko ingurumena aztertzen da ikuspuntu desberdinetan, bere artea, hizkuntzako berezitasunak, geografia, historia edo natura ikerketatzen. Era honetan hainbat ekoizpen garatu daitezke:  argazki-bildumak, mapak, soinu-mapak, gida naturistikoak edo matematikoak, ibilbide literarioak...
Izenematea urtarrilatik aurrera irekita dago ekainaren 15 arte. Ikastetxeen partaidetzaren arabera, ekitaldi bat egingo da lan guztiak zabaltzeko.
Gure herrietan zehar proiektuaHamaikak Haizetara proposamen didaktikoa Haimak Haizetara arloko adibidea, Sestaoko Saturnino de la Peña BHInstitutoak egindakoa.



Ver Hamaika haizetara en un mapa más grande

Uraren eremua 2013

Imagen
onsejo Superior de Investigaciones Científicas (CSIC) izenekoak eta  Aqualogy enpresak urari buruzko materiala plazaratu dute. Lehen eta Bigarren hezkuntzako ikasleei zuzenduta, esperimento sinple baina politak planteatzen dira, hala nola, euriaren tantak gordetzea, akuiferoaren eraikuntza edop izotza zati bat hartu ikutu barik. Ekimena UNESCOk bultzaturik, 2013ko Uraren inguruko kooperazio nazioarteko urtean kokatzen da, non uraren arazoei erantzuna emateko irtenbideak bilatzen diren.
Proposamena erakusketa didaktikoan datza, sekuentzia eta fitxa batzuekin lagundurik. Baliabide hauek jaisteko, formulario bat bete behar dugu eta berehala eskura ditzakegu. Erakusketa . Horma-irudi birtualak ere ikusten diraIkas-unitateak.Fitxak (esperimentoak)  Informazioa gehiago: Esfera del agua

Honekin lotuta, proietu baten wikia ere aurkitu dut, hain zuzen ere, "La esfera del agua" deitzen da eta  LHko 3.zikloan garatzen da. Esperimento eta ikas-jarduera ugari. Navalenoko CRIE ( hezkuntza…

XV. MATEMATIKA JARDUNALDIAK

Imagen
Ohikoa denez, Sestaoko Berritzeguneak bere Matematika Jardunaldiak antolatzen ditu. Beti bezala hezkuntz etapa guztiei zuzendutako hizlariak ditugu egun desberdinetan. Kalitatezko ekimena da eta guztiz gomendagarria parte hartzea.

Aurtean Portugaleteko Santa Clara Kulturtegian ospatuko dira hurrengo programarekin:

Otsailaren 24a:  LEHEN HEZKUNTZA Luís Pereda (Unibertsitateko irakaslea): “Matematika irakaskuntza Lehen HezkuntzanOtsailaren 25a:  HAUR HEZKUNTZA José Antonio Fernández Bravo (Camilo José Cela unibertsitateko irakaslea):“Matematika irakatsi Haur Hezkuntzan: praktika onen teoria edo teorien praktika onak? Otsailaren 26a:  DBH Fernando Corbalán  (Matematika irakaslea):“Matematika eta ikasleen eguneroko bizitza”Juan Emilio García Jiménez  (Matematika irakaslea):“Zer esan nahi du matematikoki konpetentea izateak?Otsailaren 27a:  DBH Fernando Corbalán.  “Matematika eta komunikabideak”Debatea: Matematika irakaskuntzan, argiak eta itzalak.Fernando Corbalán, Juan Emilio García Jiméne…

Google Sites eraikitzeko gida

Imagen
Google Sites on line aplikazioaren bidez, gure neurritako webgunea sor ditzakegu oso erraz. Toki bakar batean testu-informazioa eta elementu multimedia (bideoak, diapositiben aurkezpenak, argazkiak…) biltzeko aukera ematen digunez, oso erabilgarriak dira irakaskuntzan, bai irakasleentzat, bai ikasleentzat.

Google Sites: gida errazaAurkezten zaituztedan Sites honetan,  zuen web-gunea eraikitzeko gida aurkituko duzue aplikazio honen bidez. Prestakuntza-ikastaro baten emaitza da. Atalak:
Tutorialak eta gidakBideotutorialakAdibideak irakaskuntzanPausoz pauso: Sites sortzeko gida azkarra