Entradas

Mostrando entradas de marzo, 2014

XV.Matematika Jardunaldiko materialak / Materiales de las XV. Jornadas de Matemáticas de Sesta

Imagen
Sestaoko Berritzegunekideek eskura jarri dute pasa den hilabetean ospatutako XV.Matematika Jardunaldien materiala, bai hitzaldien bideoak, bai dokumentuak. Sites berean aurreko bi Jardunaldien baliabideak ere kokatu dituzte. Mila esker!
XV.Matematika Jardunaldiko materialakBeste fitxategi batzuk  -----------------------------------------------------------------------------------------------------
Materiales de las XV. Jornadas de Matemáticas de Sestao en la Red: Materiales -----------------------------------------------------------------------------------------------------

Giza eta Arte Kulturarako Gaitasuna

Imagen
LOMCE-ren ezarpena dela eta oinarrizko gaitasunen garapenarekin jarraitzeko garai txarrean gauden arren, Berritzegune Nagusia, konpetentzien marko guztiak osotzeko lanean buruz belarri lan egiten dabil. Ikasturte honetan Giza eta Arte Kulturarako Gaitasunaren markoa  bukatuta dago, hau da, konpetentziaren dezkripzioa, garapen-mailak eta arlo guztien lantzeko orientabide metodologikoak. Dokumentu teorikoa adibide moduko ikas-sekuentziekin osotzen da. Gure arloetan bi material ditugu: Química en la pintura : arte eta kimika (materia, disoluzioak, beroa, solubilitatea...) elkartzen dira margolanen teknika batzuk ezagutzeko eta esperimentatzeko. DBHko 2. mailari zuzendutaLa belleza de los mosaicos. DBHko 3. mailan lantzeko matematika arloan. Mosaikoak protagonistak dira, geometria eta artearen historia josten.Gehiago:
Gaitasunen markoakMaterial didaktikoa



 ---------------------------------------------------------------------------------------------------------
Materiales didácticos desa…

ciencia en acción

Imagen
Ohituta gaudenez, aurten ere "Ciencia en acción" ekimenaren edizio berria datorkigu. Iaz finala Bilbon bertan ospatu zenaren ondorioz, irakasleentzako prestakuntzaren eskaintza egon zen Berritzegune Nagusiaren partetik. Horri esker, bertoko partehartzaileen kopurua handitu zen (ikusi saridunak) eta aldi berean lehiaketa honen interesa. Aurtengoa Bartzelonan egingo da urriaren 3tik 5era, Cosmocaixaren eraikuntzan eta parte hartzeko epea maitzaren 15ean bukatzen da.
Lehiaketa irakasleei zein zientzia-dibulgatzaileei zuzenduta dago eta modalitate desberdinetan garatzen da. Informazioa gehiago:
Ciencia en acciónTwitterFacebook

Mateproiektuak

Imagen
Noizean behin ahaztuta ditugun web-orri batzuk arrazoi batengandik berikustera behartuta gaude eta benetako sorpresak eramaten ditutu. Nire kasuan Eskola 2.0ko Baliabideen barruan dauden ikerketa lizentziekin gertatu zait . Hara non, beste gai baten bila nengoen eta Maite González Calvoren proiektuekin egin dut topo. 2011-12ko ikasturtean eginda, DBHko 2.maila lantzen dute.
 Denetariko dago, ikasturte osoan zehar garatzeko planteatzen direnak, gai bati zuzendutakoak,  matematika tailerrerako egokiak edo  bitarteko ereduak, baina denak oso aprobetxagarriak. Gehienek jokoa dute oinarria. Proiektu bakoitzeko egitura berea da: Aurrez aurreko jarduerak edo berotzekoak: helburu nagusiari hurbiltzekoakGauzatze jarduerak: helburu garrantzitsuak finkatzekoakIkerkuntza jarduerak: helburuak sakondu eta indartzekoakEkoizpen jarduerak: Eginiko lanak erakustekoak. Gida didaktikoa, ebaluazio irizpideak eta tresnak oso onak. Eskola 2.0ko materialak direnez, gaitasun digitala ondo zizntzen da. Hona…

Ikastetxeko zuhaitzak

Imagen
Lehen Hezkuntzako proietu ederrarekin egin dut topo. Proiektuaren bultzatzailea Sarean ezaguna den Néstor Alonso irakaslea da, bere kide "Delfino"ren ekimenarekin bat eginda. Ideia sinplea batetik abiatuta, eskolaren inguruan dauden zuhaitzak aztertzea, proiektu bikain lortu dute gure irakasleek digitaltasuna baino ez erabiltzen. 
Colegio San Félixeko 4. mailako ikasleek eginda (Candás-Asturias), zuhaitzen informazioa bildu eta sailkapena egin eta gero, gida birtualak garatzen dituzte: Guía alfabética:  zuhaitz guztiak banan banan ezagutzekoAudioguías : zuhaitzen soinu-informazioMapa: mapa batean kokaturik, beste ikuspuntu interesgarria batBloga. proiektua pausoz pauso Azken jarduera batean gure neska-mutilak zuhaitz bakoitzari etiketa jartzen dabiltzate...baina QR kodeen bitartez, ze ideia polita! Árboles del Colegio
Referencia en castellano


inmunitate-sistema komiki batean

Imagen
Raquel Mejías eta Jesús Sánchez, biologia molekularrean doktoreak eta minbiziari buruzko ikertzaileak izateaz gain, komikizale amorratuak ere dira eta, hauek gazteen artean duen entzutea aprobetxatuz, inmunitate-prozesua istorio moduan blog batean idazten dabiltzate.Zientzia dibulgatzeko modu bixia, ez da?...eta batxilergorako baliabidea ere bai.
Inmunitate-sistemaren funtzionamendua guda bezalaplanteatuz,  birusak, bakterioak, txertoak, antibiotikoak, antigorputzak, linfozitoaketa abarrekoak komikiaren  pertsonai bihurtzen dira, berehelburua zientzia aspergarria ez dela izanik.
Blogaren sarrera bakoitzean kapitulu bat idazten (edo marrazten hobeto esanda) dute eta galderak egin ditakegu. A Lymph´s life