Entradas

Mostrando entradas de abril, 2015

Redes tróficas en "red" / Sare trofikoak "sarean"

Imagen
Itsasertzeko ekosistema aztertzen jarraitzen dugu, bukatzear dagoen lehenengo atalean, ezaugarriak eta dinamika. Orain sare eta kate trofikoak ikastea tokatzen zaigu eta berriro elkarlana erabiltzen dugu. Lan kooperatiboaz hitz egiten dugunean irakasle askok desoreka bat dagoela pentsatzen dute, hots, ikasle batzuek "egiten dute" eta gehienek "kopiatzen dute". Gainera, lantaldean egiteko ikas-jarduerak bilatzea oso zaila dela ideia zabala da irakasleen artean, klaseko dinamikarekin zerikusirik ez dutela ustean. Guztiak aurreiritziak, gehienak borontate oneko esperientzietan oinarrituta, baina normalean oso gutxi planifikatuta.
Elkarlana ez da praktikara eramateko bat ere zaila. Erabilera anitzeko dinamika batzuk ezagutzea eta, modu naturalean (ezer berezia "asmatu" gabe), gure ohiko jardueretan egituratuta aplikatzen jakitea  besterik ez da behar. Funtzionatzen du, zin dagizuet.
Aurreko sarrera batean pare bi ikusi ditugu: "irakurmen partekatuta&qu…

Zientzia Azoka 2015

Imagen
Pasa den larunbatean Zientzia Azoka 2015 edizioa ospatu zen Bilbon, eta nik parte hartu nuen epaimahaile moduan. Oso gustora egon nintzen zientzialari gazte hauen artean eta  proiektu bikainak ikusteko aukera izan nuen, bai egindako ikerketa-lanak, bai komunikazio baliabideak (aurkezpenak, bideoak, txostenak, hizkuntza desberdinetan...). Zientziak etorkizuna badu, benetan. 
Lan eta gazte zarituta Zientzia Azokaren web-orrian aurkituko dituzue: parte hartzaileak. Begirada bat botatzea gomendatzen dizuet. Hona hemen niri tokatu zitzaizkidan taldeen bideoa:

Relacionar temas para motivar/ Gaiak erlazionatu motibazioa lortzeko

Imagen
Gai bati buruzko oinarrizko informazioaren bilaketa eta antolaketa jarduerak oso arruntak dira klasean. Baina batzutan oso aspergarriak ere bai,  ez dago interesa pizteko modurik. Motibazio gehiago lortzeko era desberdin bat, ez ohiko gaiarekin parekatzea izan daiteke. Adibide gisa,  itsasertzeko ekosistemaren moldaerak ikasteko proposamen bat luzatzen dizuet. Izaki bizidunen moldaerak diseinu biomimetikoekin erlazionatzen da. 
Aipatzen diren talde-dinamikak oso ondo azalduta daude  Blogge@andoko hurrengo sarreran: aprender a cooperar Aldez aurretik, "faktore mugatzaile " eta "moldaera" kontzeptuak sartu behar dira.
1) Ikasle bakoitzak Interneteko animazioa ikusten du, esate baterako: proyecto Ed@d: Principales factores ambientales. 2) Taldean jarrita, beren testu liburuan kotzeptu hauei dagokien informazioa bilatzen eta irakurtzen dute "irakurmen partekatua" talde-dinamika erabiliz.
3) Irakurri eta gero, informazioa antolat…

Zientzia Azoka 2015

Imagen
Gaur goizean 2015eko Zientzia Azoka -ren aurkezpena egin da beren antolatzaile eta laguntzaileen eskutik, haien artean: Hezkuntza Saila, Bilboko Udala eta Elhuyar. Zientza Azoka ikasturte batean gazteek egindako proiektu zientifikoen helmuga da.

12 eta 18 urte bitarteko DBH eta Batxilergoko Ikasleek gogor lan egin dute ikasturtean zehar beren proiektu teknologiko edo zientifikoak garatzeko eta Azoka honetan parte hartzeko. Euskal Zientzia eta Teknologia Sareko erakunde esanguratsuenetako ikertzaile profesionalen laguntza izan dute,  besteak beste, UPV/EHU, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Deustotech, Mondragon Unibertsitatea, TECNALIA edo BTEK zentroarena.


Beñat Insunzak, Lauro Ikastolako ikaslea, iazko Zientzia Azokan parte hartu eta gero, pasa den apirilean ospatutako Espainiako estatuko gazteen ikerketa zientifikoaren  XVI. Exporecerca Jove azokan hiru sari jaso ditu. Berak eta beren irakasleak Amaia eta Idoia, oso ondo adierazten dizkigute bere emozioa eta ikerketan hartutak…

Trasformar una actividad en juego / Ikas-jarduera joko bihurtzea

Imagen
Jolastea guztioi gustatzen zaigu, egia hutsa da, gure gizakiaren lehenengo elkarregina, haurtzaroan pil pilean eta, denboraren poderioz, baztertzen dugun ekintza. "Nagusiek ez dute jolasten, LHko umeentzako gauza da",  entzuten da Bigarren Hezkuntzako ikasgeletan, denbora galtzea askotan, gure "bestela ez dugu programa osorik ematen" unibertso propio honetan. Oker gaude, literatura pedagogikoak jolasen bidez  pilo ikasten dela adierazten du eta, gainera, klaseko giroa, elkarbizitza eta emozioak, lantzen dira. Jolas klasikoetatik gaur egungo "Gamifikazio" kontzeptura ez dago alde handirik, jolas dinamikak erabiltzen dira helburu didaktikoak lortzeko, baina bide desberbinetan, analogikoa eta digitala, azken honetan bideojolasen estrategiak erabiliz. 
Ez da bat ere zaila ikas-jarduera klasikoa joko bihurtzea, bakarrik jokoa  lan kooperatiboaren dinamika batekin josi behar ditugu (nik neuk nire irakasleentzako prestakuntzetan erabiltzen dut eta gehien gustat…

IRALEko materialak

Imagen
Noizean behin IRALEko web-orriari begirada bat botatzea gomendatzen zaituztet, urtero beren ikastaroetan egindako material didaktiko bikaina aurkitzen dugulako, programa honetan parte hartzen duten irakasleei esker.
Baliabide guztiak informatizatuta dauden arren, formato aldatzen da. Batzuk testu edo diapositibak dira (doc, pdf, Ppt...), beste batzuk arbel digitalerako prestaturik (notebook) edo Interneten kokatutako materialak ( Sites-en bidez egindako web-orriak, Prezzi diapositibak, AGREGA biltokian jarritakoak...)
LHko InguruneLHko MatematikaMatematikaBiologiaGeologia Fisika eta KimikaTeknologia

Elikadura eta nutrizioa: baliabideak euskaraz

Imagen
Sarrera honetan "Elikadura eta nutrizioa" gaia lantzeko baliabide batzuk komentatu nahi dizkizuet, euskaraz material dezente dugulako. Zabaltzea merezi du.

Ikas-unitateak ( interaktibo batzuk ditugu):
Osasuntsu bizi, luzaro biziElikadura arazoakZaindu zure gorputza, bizi osasuntsua! Elikadura orekatuaNutrizioaObesitatea.Dieta orekatua nola prestatuAnaya digital: Elikadura eta nutrizioa AlaitzNatura wikia: jarduera batzukIkerketa-Lizentziak:
Ángel Martínez de Rituerto: Zer da osasuna?
WebQuesta ikasgelan aplikatzeko prest:
Javier González Gorostiza eta Francisco Robledo Mateos: Energia eta mantenugaiak
Instituzio batzuetan ere informazio ematen digute, oso aprobetxagarria:
GAZTEAUKERA: Anorexia, bulimia, bigorexia, ortorexia... nora jo laguntza eskeOSAKIDETZA: Elikadura osasungarria  (aholkuak)KONTSUMOBIDE-ren ikas materiala: Elikadura eta nutrizioa / Kontsumobide Cda: Dieta (2003)INTERMON-OXFAN: Denok elkarrekin osasunaren alde / Den-denok osasuntsu gauden CONSUMER: elikadura Eli…

Ikas-proiektu berri bat martxan / En marcha otro proyecto de aprendizaje

Imagen
Pasa den astelehenean eta Artaza Romoko BHIko irakaslea den Nekane Díez-ekin batera, beste ikas-proiektua hasi dut. Lan egingo dugun gaia ekosistema da (orain DBHko 2.mailan, baina laster kurrikulum berriarekin 3. maila kokatuko da), itsasertzeko ekosistemaaren azterketa  in situ helburua izanda.
Tamalez, ikastetxe publiko askotan gertatzen den moduan, Interneteko konexioa nahiko trakets dabil eta arazo pilo ematen dizkigu.  Hori dela eta, eduki teorikoagoak garatzeko jatorrizko ideia baztertu behar izan dugu. Ideia zera zen:  jolas digital sinple batzuk sortzea (gurutzegramak, dominoak, memory-ak...), gero hondartzan egonda,  sakeleko telefonoan izateko (proiektuaren izenburua "Goazen hondartzara" da). Jarduera-koaderno digitalarekin ordezkatu dugu...edo agian paperezkoa. Ideia ez galtzeko, agian Sites berri bat antolatuko dut.
Gaia hiru azpiproiektutan banatu ditut: ezaguera, esperientzia eta hausnarketa. Lehenengo eduki teorikoagoak landuko ditugu gero itsasertzeko ekos…