Redes tróficas en "red" / Sare trofikoak "sarean"
Itsasertzeko ekosistema aztertzen jarraitzen dugu, bukatzear dagoen lehenengo atalean, ezaugarriak eta dinamika. Orain sare eta kate trofikoak ikastea tokatzen zaigu eta berriro elkarlana erabiltzen dugu. Lan kooperatiboaz hitz egiten dugunean irakasle askok desoreka bat dagoela pentsatzen dute, hots, ikasle batzuek "egiten dute" eta gehienek "kopiatzen dute". Gainera, lantaldean egiteko ikas-jarduerak bilatzea oso zaila dela ideia zabala da irakasleen artean, klaseko dinamikarekin zerikusirik ez dutela ustean. Guztiak aurreiritziak, gehienak borontate oneko esperientzietan oinarrituta, baina normalean oso gutxi planifikatuta.
Elkarlana ez da praktikara eramateko bat ere zaila. Erabilera anitzeko dinamika batzuk ezagutzea eta, modu naturalean (ezer berezia "asmatu" gabe), gure ohiko jardueretan egituratuta aplikatzen jakitea besterik ez da behar. Funtzionatzen du, zin dagizuet.
Aurreko sarrera batean pare bi ikusi ditugu: "irakurmen partekatuta&qu…