Indarrak lantzeko ikas unitatea

 
 Irudiaren jatorria: Indarrak

Carmen Markinak, Artaza Romo institutoko Fisika et Kimikako irakaslea, berak egindako hurrengo ikas-unitatea gurekin partekatu nahi du: Indarrak. DBHko 3. mailako bloke honetako edukiak lantzen dituen ikas-sekuentzia hau "arazo egoera" moduan antolatuta dago. Ikasleek, gif irudietan erakusten dizkien indar ezberdinak  aztertzea planteatzen da,  indar motak eta beren eraginak identifikatzeko.
 
Gaiari buruzko kontzeptuak barneratu ondoren, amaieran, edukiak integratzeko, ikerketa batzuk egitera eta aurkeztera gonbidatzen zaie, hala nola,  Galileok Pisa dorrean egindako saiakuntza, astronauten mugimendu geldoa Ilargiaren gainazalean edo "Formula 1" lehiaketan ardura handia duten neumatikoen zergatia.

 Indarrak DBH 3


Ez da Artaza Romo BHIko FKetako kideek partekatzen dizkiguten lehenengo aldiz. Ikasturtearen hasieran bere baliabideak ere, Moodle batean bilduta, blog honetan aipatu nuen. Mila esker berriro.
Tartean, indarren konposizioa eta orekan, ikasleek hurrengo lan polit bezalakoak egiten dituzte:



Comentarios

Entradas populares de este blog

Arazo-egoeren adibideak, nondik atera ?

Arazo-Egoerak zientzia eta matematika arloetan

Ideas para el ámbito CM en la FPB